XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oartuko dot zelan euzkia agertu oi dan
mendi-ostean goizean;
zelan diztira ederrak galduz estaldu oi dan
geldi-geldiro gabean
.

Oartuko dot illargi eder gau-erregiña
izar diztikor-tartian;
eta bere izpi diztiratsuak anor zabalduz
argi egiten ludian
.

Ikusiko dot zelan baso ta zelai-muñoak
agertzen diran apainki;
zelan zugatzak apurka-apurka osto orlegiz
jantzi ein diran poliki
.

Oartuko dot zugatz-gaiñean txorro-txioka
alai abesten txoria;
t'ega-egaka lorerik-lore janari-billa
mitxeletatxu alaia
.

Adituko dot artzai jatorra adarra joaz
santzo-txistuka mendian,
t'ardi apalak zelan dabiltzen alai be-beka
bedarra jaten larrean
.

Ikusko ditut neska-mutillak jai-egunetan
erri-zelaian jolasten,
ume-taldeak bide-ertzean alai ta pozik
kanta gozoak abesten
.

Ikusko ditut andre-gizonak bake aundian
arto ereiten soloan,
atzo-agurek gentz ederrean etxe-aurrean
pozarren karta-jokoan
.

Oartuko dot amona zarra goiz-illuntzetan
abots biguñez abesten;
eta ondoan bere illobatxu txiki-polita
seaskatxoan lo eiten
.